viernes, 28 de junio de 2013

Komunikazioak. Lehen Hezkuntza (13/06/28) / Comunicaciones: Educación Primaria (28/06/13)


EL SEGUIMIENTO DEL PLAN DE EQUIPO, SEGUIMIENTO DEL MAESTRO
ESCOLA JACINT VERDAGUER. LA GRANADA (BARCELONA)
Montse López / Montse Rodríguez / Patricia Pérez 


Ikastetxe honetako irakasleek konsideratzen dute, beren ekarpen nagusiena izan dela, taldeen planen jarraipena egiteko sartu duten berrikuntza. Horretarako bi aldeko txantiloi bat prestatu dute, alde batean ikasleen jarraipena jasotzen dute eta bestean irakasleena. Horietan, prozesua baloratzen dute, taldearen baloreak, talde gisa egindako lana.
Aipatutako jarraipen hauek Lehen Hezkuntza guztian, eta baita 4 eta 5 urteko geletan erabiltzen dituzte ere.
Gero saio bat ematen dute ikasleekin komentatzeko autoebaluazio hauek, horren bidez ikasleek barneratzen dituzte jokaera ezberdinak izendatzeko hitzak: "dinamizatzea", "malgutasuna izatea"...hurrengo autoebaluazio saioetan erabiliko dituztenak.

Las profesoras de este centro consideran que su principal aportación es la innovación que han introducido en los seguimientos de los planes de equipo. Para ello han elaborado una plantilla con dos caras, en una recogen el seguimiento del alumnado y en la otra la del profesorado. En ellas valoran el proceso, los valores del grupo, el trabajo como equipo.
Utilizan este procedimiento en toda la Primaria y también en las aulas de 4 y 5 años.
Dedican una sesión a comentar con el alumnado la autoevaluación, ayudándoles así a matizar lo que ellos mismos han querido expresar. De ese modo van incorporando en sus siguientes autoevaluaciones términos como "dinamizar," "mostrarse flexible", etc.



CONSTRUCCIÓN DE LOS COMPROMISOS DEL EQUIPO
CPI COVA TERREÑA (BAIONA-PONTEVEDRA)
Mercedes Coto

 Mercedesek lan kooperatiboaren abantaila hauek azpimarratu dizkigu:
-  Taldearen lana hobetu dadin, norberaren eta  beste talde-kideen hobetu beharrak identifikatzen laguntzen du.
- Norberaren erroreak onartzen laguntzen du.
- Erronka pertsonalak gainditzen laguntzen du.
- Harremanak hobetzen ditu.
- Iritzi pertsonalak ahoz eta idatziz adierazten garatzen laguntzen  du, horrela guztion arteko komunikazioa hobetzen duelarik.
- Taldeko bakoitza hobetu dadin lagunduz, ikasle guztien hobekuntza dakar.


Mercedes nos ha subrayado que el trabajo cooperativo:
Contribuye a desarrollar la capacidad para identificar aquellos aspectos en los que deben mejorar ellos mismos y los compañeros  para que mejore el funcionamiento del equipo.
Ayuda a la aceptación de los propios errores.
Ayuda a superar retos personales 
Provoca momentos de acercamiento, mejora las relaciones interpersonales y crea vínculos afectivos.
Enseña a expresar oralmente y por escrito las opiniones personales y crea un patrón de comunicación, mejorando la comunicación entre el alumnado y entre el profesor/a y los alumnos/as. 
Incide directamente en cada uno de los miembros del equipo, repercutiendo en la totalidad del alumnado -





IKASTETXEKO  ANTOLAMENDUA, AURRERA PAUSUAK EMANEZ
NOS ORGANIZAMOS EN EL CENTRO PARA PODER SEGUIR ADELANTE
TXINGUDI IKASTOLA. IRUN
Miren Pikabea
Reyes Ramírez de Arellano


Txingudi Ikastolatik etorritako andereñoek, aurreko hizlariek esandako gauza askoekin bat datozela esan eta gero, hasteko, bi ideia azpimarratu nahi izan dituzte: metodologia honi esker, ekarpen gutxi egiten duten ikasleek taldetxoan bere lekua aurkitzen dutela eta  ikasleen aldetik eredu onak, imitagarriak, azaltzen direla (horrela irakaslea ez da "eredu" bakarra).
Jarraian azaldu dute ikasleei talde lanean aritzen erakusteko beharrezkoa dela irakasleak  lanean horrela aritzea.
Bukatzeko, burutu dituzten bi jardueretaz aritu dira:ikasle bakoitzak bere kideei erakutsi diezaiekeen zerbaiti buruzko iragarki bat prestaketa eta "la normativa de la cabaña" izenekoa.


Las maestras de la Ikastola Txingudi han empezado señalando que están de acuerdo con muchas de las cosas que se han venido diciendo anteriormente. A continuación han querido subrayar dos ideas: que gracias a esta metodología, incluso aquellos/as alumnos o alumnas que hacen pocas aportaciones, encuentran su "lugar" en el grupo y que surgen por parte de los niños y niñas modelos positivos a imitar (trascendiendo el modelo único de la maestra).
Después han dicho que no debemos olvidar, que para enseñar a trabajar en equipo las maestras deben ser las primeras en hacerlo así.
Han terminado su exposición explicándonos dos actividades que han llevado a cabo con esta metodología: un anuncio de aquello que cada niño o niña puede enseñar a los demás a hacer bien, y, la llamada "normativa de la cabaña".



 

ABECEPARQUE POÉTICO, UNA JORNADA COOPERATIVA DE TODO UN CENTRO
C.E.I.P. “PARQUE EUROPA”. UTEBO (ZARAGOZA)
Pilar Hernández / Delia Elías


Zaragozatik etorritako irakasleek "Abeceparque poético" izeneko jarduera zertan datzan kontatu dute. Eskolan errotutako praktika bat da eta "Liburuaren egunean" egiten da. Ikasle heldugoek txikigoen aita-ama ordekoena egiten dute eta irakurketa-idazketako jarduerak burutzen laguntzen dizkiete. Egun osoa ematen dute eskola ondoko parke batean, aipatutakojarduerak horiek burutzen.
Ikastetxearen blogean ikus ditzakezue, irakurzaletasuna areagotzeko hau eta beste jarduera asko.

Estas dos maestras de Zaragoza nos han explicado que el "Abeceparque poético" es una práctica que vienen realizando desde hace ya 6 años el "Día del libro". Está centrada en actividades de lectoescritura entre dos grupos de alumnos de diferentes edades (los mayores "apadrinan" a los menores (tutor y tutorizado).
Los dieciocho grupos de apadrinamiento lector que funcionan en el centro durante todo el curso, fueron pasando a lo largo de todo el día por seis letrasseis actividades, de un abecedario poético. Actividades diversas, de juego, escritura, lectura, escucha, dibujo, creación plástica, interpretación dramática…que van realizando a lo largo de todo ese día en un parque que tienen al lado del Centro
En el blog de la escuela podéis ver esta y otras muchas actividades realizadas en torno a la dinamización lectora.




TALDE LANEAN TALDE LANA PLANIFIKATZEN
PLANIFICANDO EN EQUIPO EL TRABAJO EN EQUIPO
SANTO TOMAS LIZEOA. DONOSTIA
Maite Errazti / Lurdes Urruzola



Hau izan da Kongresuko azken komunikazio, horregatik ekarpen berrietan kokatu dute gehien bat irakasleek beren hitzaldia. Hortan hasteko, azpimarratu dute erabiltzen duten tresna bat: "Norberaren lan plana: helburuak" (IK/KI programak erbiltzen duen tresna baten egokitzapena da). Bertan ikasleek jasotzen dituzte balorazioak, bai norberaren lanari buruzkoak, baita talde gisa egindakoak ere. Orain tresna honi hirugarren zutabe bat gehitu diote, "irakaslearena", eta hemendik aurrera hau betetzeko asmoa dute.
Bukatzeko aipatu dituzte, prozesu honetan zehar, irakasleek eta ikasleek luzatutako iritzi batzuk:
“Gelako jardueretan ikasle guztien inplikazioa lortzea, zenbaitetan, zaila da eta modu kooperatiboan lan eginez alde batera mantentzen ziren horiek ere lanean aritu dira”.

- “Ikasle bakoitzaren konpromezua indartzen du, bai lanarekiko bai taldearekiko”.
- “Beraien arteko elkarreraginak gaitasun sozialak garatzen laguntzen die”.

Ikasleak protagonismoan irabazi du”.  
“Hasieran zailtasunak eta kezkak ziren nagusi. Aurrera egin dugun neurrian, ordea, kontzientziatzen eta egiten dugunaren kontrola hartzen joan gara”.
- "Nahiz eta gaizki egin besteak animatzen zaitu".
- "Laguntza eman eta jaso dezakezu".
- "Adostasuna bilatzen saiatzen gara." 
- "Ideiak adierazten ikasten duzu".
- "Taldean hobeto ulertzen da".

Esta ha sido la última comunicación del Congreso. En ella las profesoras han presentado una herramienta que utiliza el alumnado para recoger sus valoraciones tanto acerca del trabajo personal, como del realizado como grupo (se trata de una adaptación de una herramienta del programa AC/CA). Ahora le han añadido una tercera columna, en la que en adelante recogerán las valoarciones del profesorado.
Han terminado su exposición comentando algunas de las reflexiones que alumnos y profesoras han venido realizando sobre el proceso que están llevando a cabo:
- “Trabajando cooperativamente en grupo todos toman parte y sobre todo se garantiza la participación de los alumnos a los que les cuesta  participar”.
 - “Adquiere más fuerza el  compromiso del alumno, tanto hacia el grupo como hacia  el trabajo”. 
- “La interacción  les ayuda a desarrollar las habilidades sociales”. 
- “Los alumnos han ganado protagonismo en su trabajo”.
- “Al principio, tuvimos muchas preocupaciones y dificultades en clase. Sin embargo, según hemos ido trabajando,  hemos controlado mejor el cambio, siendo más conscientes”. 
- "Aprendes a decir ideas". 
- "En grupo se entiende mejor".
- "Aunque lo hagas mal, el resto de compañeros y compañeras te anima".
- "Tratamos de conseguir consensos".
- "Puedes ayudar y ser ayudado" 

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada