jueves, 27 de junio de 2013

Komunikazioak. Lehen Hezkuntza (13/06/27) / Comunicaciones: Educación Primaria (27/06/13)

COMENZAMOS A COOPERAR
CEIP ZALFONADA. ZARAGOZA
Lorena Herrero

Komunikazio honetan Zalfonada Ikastetxean LHko 5.mailako ikasleekin egindako esperientziaren berri ematen da. IK/KI proiektuaren hiru fasetan lan egin dute:

- A fasea. Talde kohesiorako 'diana' egitura erabili zuten. Horren bidez ikasleek hobeto elkar ezagutzeko aukera izan zuten eta haien ekipoaren izena adostu zuten.
- B fasea. 'Folio ibiltaria' teknikaren bidez hizkuntzan deskribapena landu zuten. Matematika arloan, berriz, 'arkatzak erdira' erabili zuten problemen ebazpenerako.
- C fasea. Arduren banaketa izan da eduki nagusia.

Ondorioak:
- Esperientzia positiboa eta motibagarria ikasleentzat zein irakasleentzat.
- Datorren urtean Ingurunearen Ezagueran aplikatzeko asmoa dute.


En esta comunicación se presenta una experiencia llevada a cabo en el aula de 5º de Primaria del colegio Zalfonada. Han trabajado en las tres fases del proyecto CA/AC:

- Fase A. Utlizaron la estructura denominada 'diana' para trabajar la cohesión grupal. Por medio de la misma mejoró el conocimiento mutuo del alumnado y acordaron un nombre para sus equipos de trabajo.
- Fase B. Se empleó la técnica del 'folio giratorio' para trabajar la descripción en lengua. En el área de matemáticas, a su vez, usaron 'lápices al centro' para resolver problemas.
- Fase C. El contenido principal fue la distribución de responsabilidades.

Conclusiones:
- Ha sido una experiencia positiva y motivadora tanto para el alumnado como para el profesorado.
- Tienen la intención de ampliar el programa al área de Conocimiento del Medio.




PARTICIPACIÓN FAMILIAR EN UN AULA COOPERATIVA
CEIP JOAN DE BRUSCA. ALBOCÁCER (CASTELLÓN)
Santiago Traver



Irakasle honek familien partaidetzaz hitz egin du. Lan kooperatiboan gurasoen eskuharmena sustatzeko, ikastetxean plan bat gauzatu zen hurrengo urratsak jarraituz: 

1. Zuzendaritza taldeari eta klaustroari informazioa ematea.
2. Zenbait seniderekin hitzarmen bat adostea.
3. Irakasleak prestakuntza ematen die zenbait gurasori.
4. Guraso horiek prestakuntza ematen diete beste batzuei irakasleak lagunduta.

Balorazioa:

- Ikasleen emaitzak hobetzen dira.
- Irakasle, iksle eta guasoen arteko harremanak hobetzen dira.
- Familien eskuharmena baloratzen da ('empoderamiento').
- Hobetzeko bi aspektu: gurasoen prestakuntza eta gelako zarata maila. 


Este profesor nos habla de la participación familiar. Se estableció un plan en el centro para promover la intervención de las familias en el proyecto de aprendizaje cooperativo, siguiendo los siguientes pasos: 

1. Informar al equipo directivo y al claustro.
2. Acordar un contrato on algunos familiares.
3. El profesor forma a algunos padres y madres.
4. Los familiares que han recibido formación preparan asimismo a otras personas ayudados por el profesor. 

Valoración:
- Mejora el rendimiento del alumnado.
- Mejoran las relaciones entre profesores, alumnos y familias.
- Se valora la intervención de los familiares (empoderamiento).
- Dos aspectos para mejorar: la formación de familiares y el nivel de ruido en el aula. 



UNA DINÁMICA CON UNA ALUMNA CON N.E.E.: LA MALETA
GANDASEGI HLHI. GALDAKAO (BIZKAIA)
Kepa Hernández

Hezkuntza Premia Bereziko ikasle baten kasua deskribatzen da. LHko 6.mailako neska honen egoera hobetzeko (dagokion ikasle taldean integratuago sentitzeko eta bere autoestima igotzeko), 'maleta' egitura erabili zen. Bideo batean ikaslearen azalpena aurkezten da.


Se describe el caso de una alumna de Necesidades Educativas Especiales. Para mejorar la situación de esta niña de 6º curso de EP --es decir, para que se sienta mejor en el grupo de clase que le corresponde y para subir su autoestima -- se utilizó la estructura denominada 'maleta'. Se presenta la exposición de la alumna en un vídeo.

ESTRUCTURA DE LA CARPETA DE AULA
CEIP DE SOBRADA. TOMIÑO (PONTEVEDRA)
Elena Couso



Elenak bere ikastxeko irakasleek IK/KI proiektua kudeatzeko erabiltzen dituzten karpetak aurkezten ditu. Hona hemen karpeta hauen zenbait ezaugarri:

- Helburu nagusia: IK/KI programaren sistematizazioa eta antolaketa errazatea.
- Zenbait eduki: jardueren deskribapena, jarraibideak, ikasleen lanak, hobekuntzarako iradokizunak...
- Ondorio bat: egiten dena idatziz jasotzeak kostatzen badu ere, merezi egin du, lagungarria baita egindakoaren kontzienzia areagotzeko.


Elena presenta las carpetas que el profesorado de su centro utiliza para gestionar el proyecto CA/AC. He aquí algunas características de estas carpetas:

- Objetivo principal: facilitar la sistematización y organización del programa CA/AC.
- Algunos contenidos: descripción de actividades, instrucciones, trabajos de alumnos, sugerencias de mejora... 
- Una conclusión: aunque cueste recoger por escrito lo que se hace, merece la pena escribir, ya que resulta útil para ser más conscientes del trabajo realizado.



IRAKASLEEN ARTEKO KOORDINAZIOA / COORDINACIÓN DEL PROFESORADO
EKINTZA IKASTOLA. DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Mirari Otxandorena


Ekintza Ikastolako bi partaidek irakasleen arteko koordinazioaz hitz egiten dute. Gelan aplikatutako egiturak ebaluatzeko eta bileren egutegia zehazteko tresnak aurkezten dituzte. IK/KI programa Ikastolaren errealitatera egokitzeko malgutasuna eta beharra azpimarratzen dituzte.


Dos miembros de la ikastola Ekintza nos hablan de la coordinación entre el profesorado. Presentan herramientas para evaluar las estructuras implementadas en el aula y para concretar un calendario de reuniones. Subrayan la necesidad y la flexibilidad del programa para adaptarlo a la realidad del Centro.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada